Antzerki amateur

Lope de Vegaren Heriotzaren Gorteak, TECU Teatrok antzeztua, 2014ko MITEU Jaialdiaren esparruan.

Antzerki amateurra, drama amateur bezala ere ezaguna dena, aktore eta abeslari afizionatuek egiten duten antzerkia da. Antzerki talde afizionatuek antzezlanak, errebistak, musikalak, opera arina, pantomima edo barietate ikuskizunak antzeztu ditzakete, eta jarduera sozialerako nahiz balio estetikoetarako egin dezakete. Ekoizpenak aire zabalean, komunitate zentroetan edo eskoletan hasi eta antzoki independente edo profesional nagusietaraino egin daitezke. Antzerki amateurra antzerki profesional edo komunitariotik bereizten da, interpreteek normalean ez dutelako kobratzen. Aktore amateurrak normalean ez dira aktoreen sindikatuetako kideak.[1]

  1. (Ingelesez) Keith Arrowsmith. (2002). The Methuen Amateur Theatre Handbook. Methuen Drama ISBN 978-0413755704..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search